NOISENSE gailu berria – Zarata kontrolpean

NOISENSE gailu berria – Zarata kontrolpean

Ia urte betez, zarata kontrolpean edukitzeko gailu bat garatzen aritu gara. Gure NOISENSE gailua merkaturako iraultza bat izango delakoan gaude, zarata era erraz batean kontrolatzen lagunduko bait du. Osasun zentrotan, ikastetxeetan, hosteleritzan, auzolanetan, bulegotan, etab., oso baliogarria eta lagungarria izan daiteke.

Gailua berritzailea da, modernoa eta diseinu pertsonalizagarria dauka. Diskonfort akustikoa zuzentzeko eta kutsadura akustikoak sor lezakeen ondorio txarrak ekiditu ahal izateko, gailuak zarata maila jasotzen du, emaitzak aztertu eta erabakiak hartzen laguntzen du.

Bihotzez nahi diogu INNOBASQUE-ri eskerrak eman (Berrikuntzaren Euskal Agentzia). Eskerrak gailua TESTINNRED programaren bitartez aurre-aurkeztu ahal izatearren. Aurre-aurkezpen hau Osasun arloko, baita Industria, Hezkuntza eta Zerbitzuen alorrean aritzen diren profesionalen aurrean egin genuen. NOISENSE gailua eta NOISENSE APP-a aurkeztu ondorengo inkestaren bitartez benetan Feedback baliogarri bat jaso genuen, guretzat motore eragingarri eta pizgarria; etengabean berrikuntzan jarraitzeko. Diseinuari buruz, aplikazio aukerak, gogortasunak, beharrak, ahultasunak, etbarri buruz galdetu genien, guztia NOISENSEa gizartearen beharretara egokitzeko eta kutsadura akustikoa kontrolpean mantentzeko; konfort akustikoa bait dugu helburu.

Eskerrak eman nahi diegu, baita ere, INNOBASQUE -ren Lekandene eraikuntzara urbildu zirenei egindako ekarpenengati. Bakoitzaren bizipen eta iritsien arabera eginiko ekarpenak gailua hobetzen lagunduko bait digu, kutsadura akustikoa eta konfort akustikoaren garrantzia gure gizartera zabalduaz.

Informazio geihago nahi izanez gero sartu DENDA edota PRODUKTUAn.

No hay comentarios

Publica un Comentario