II – HEZKUNTZA ETA NOISENSE AURRERATUA: ERABILERAK

II – HEZKUNTZA ETA NOISENSE AURRERATUA: ERABILERAK

Post honetan NOISENSE AURRERATUA nola eta zertarako erabili daitekeen azaldu nahi dizuegu. I – HEZKUNTZA ETA OINARRIZKO NOISENSE-A: ERABILERAK blog sarreran irakurritakoaz aparte honako aukerak ematen dizkigu.

Noisense Aurreratuaren komunikazio softwarea patentatua dago. Berezitasun garrantzitsuena datuak era jarraian jasotzen dituela da. Datuak NOISENSE Aplikazioaren bidez kudeatu daitezke, ordenadore, tablet edo mugikorrarekin.

 – Nola egiten du datu pilaketa?, segundu bakoitzeko 4 dBA neurketa egiten ditu, nahiz eta, gordetzen den datua 4-retatik altuena izan (neurketen araudiak dioen arabera). Datu pilaketa honen bidez zarata mailari buruzko informazio zabala eta jarraia lortuko dugu, eta zarata mailaren jokaera denboran zehar zein eta nolako den ikusi.

Aplikazioak sonografoa kudeatzeko aukera ematen digu. Datuak atera/deskargadu, kalkulu orri batera pasatu eta bertan landu ditzakegu. – Ze informazio ematen digu neurgailuak?, datuak epeka ateratzen dira, eta hauek dira: Maximoak, minimoak, baliokideak, perzentilak, alarmak noiz gertatu diren, zenbat iraun duten, etabar.

Aukera honen bidez Proiektu pedagogiko interesgarriak landu ditzakegu. Adibide moduan ikastetxean sortzen den zarata aztertu eta landu daiteke, espazio eta denboraldi desberdinetan.  “ZARATA ETA SOINU KUTSADURA” era pedagogiko bizi, praktiko eta ulerkor batean ikasiko du ikasleak: Araudiak zaratari buruz dioena, uhinen eta zarataren matematikak eta fisika, zarata eta elkarbizitza, eta beste haibeste ikasgai.

NOISENSE Neurgailua, ikastetxearen aktibo pedagogiko bat izateaz bestalde, ikastetxean zarata jeisteko Plangintza Estrategiko bat egiteko balio digu. Jasotako datuak aztertu ondoren lortutako emaitzen bidez, Plangintzaren helburuak, jarduerak eta epeak erabaki beharko ditu ikasleak berak. Planifikazioari jarraipena egin eta baloratu, eta FEED BACKarekin hobekuntza jarraia landu. Ikastetxearen errendimenduari begiratzen badiogu, Eskola Agenda 21-a betetzen jarraituko dugu, ikaslea partaide egin, zarata era didaktikoan erakutsi eta ikastetxeko zarata maila jeisteko aukera edukiko dugu. 

Zarata eta soinu kutsadura ikasi, kudeatu eta jeisteko inoiz egon den aukerarik sinpleena. Erronka polita.

No Comments

Post A Comment