EGOKITZAPEN AKUSTIKOA: GUNE AKUSTIKOKI OSASUNTSUAK LORTZEKO LEHENENGO PAUSOA

EGOKITZAPEN AKUSTIKOA: GUNE AKUSTIKOKI OSASUNTSUAK LORTZEKO LEHENENGO PAUSOA

Hain bat ikastetxe, osasun etxe eta udaletxe bisitatu eta gero; zarataren esparruan adituak diren abokatu, ingeniari akustiko, barne diseinu eta dekoratzaile, irakasle, instalatzaileak, komertzialak, isolamendurako eta material xurgatzaileen banatzaileak eta beste aditu askorekin hitz egin eta gero, argi daukagu, zarata, gure eguneroko lana era bikainean egin ahal izateko, oztopo bat dela. Bestalde, eta zaratak gure osasunean kalteak sortzen dituenez, NOISMARTen argi daukagu gune akustikoki osasuntsu bat lortzeko jarraitu beharreko pausoak zeintzuk diren.

 

EGOKITZAPEN AKUSTIKOA da hartu beharreko lehenengo pausua. Erreberberazioa edo EKO moduan ezagutzen duguna, zarata iturriak biderkatzen dituen efektu fisikoa da. Espazio txiki eta itxietan, zarata uhinak pareta, zoro, beira eta bestelako gainazaletan islatzen dira, desagertu arte. Beraz, zarata iturri bakar bat X bider biderkatzen da. Ba pentsa zer gertatzen den 100 ikasle badaude eta beraiek igortzen duten uhinak hainbat gainazaletan islatzen direnean.  – Zoramena!. Adibidea ez da guztiz zuzena, zarata bera isiltzen bait doa.  Hala ere kontzeptua ulertzeko adibide baliogarri bat izan daiteke.

Frontoi batean zer gertatzen da: jende asko dagoenean, erreberberazioa dela eta 2 metrotara dauden bi pertsona ez dira ulertzeko gai. Eta egoera pairatzeko, berehala, altuago hitz egiten hasiko lirateke. Erreberberazio asko dagoen espaziotan zarata maila altuagoa izaten da, alegia. Ba egoera honek  konponbide erraza du.

NOISMARTek, egokitzapen akustiko ugari egin ditu: jangela, bulego, jolastoki itxiak, etabar. Emaitzak harrigarriak izan dira. Zarata maila, bataz beste, 3-5 dezibel jaistea lortu dugu. Zarataren neurri matematikoa esponentziala denez, 5 dezibelekin zarata erdira jaisten da!!

Akustikoki egokitzea ez da oso garestia, bestelako obra eta isolamenduekin alderatzen badugu. Ez da baimenik behar, eta ez dira proiektu konplexuak izaten. Gaur egun, gainera, hamaika forma eta koloretako panel xurgatzaileak ditugu aukeran. Ez dugu zarata maila bakarrik hobetuko, bisualki ere hobekuntza nabaria lor dezakegu.  Egoera berria honetan entzumena eta ikusmena goxotuko ditugu.

Esteka honetan adibide bat.

NOISMARTen prest gaude laguntzeko.

-Deitu!, zain gaituzue.

Ez dago iruzkinik

Iruzkin bat idatzi