I – HEZKUNTZA ETA OINARRIZKO NOISENSE-A: ERABILERAK

I – HEZKUNTZA ETA OINARRIZKO NOISENSE-A: ERABILERAK

POST honen helburua NOISENSE sonografoaren erabilera eta ematen dituen aukera desberdinak aurkeztea da. Ez da neurgailu huts bat. Helburu pedagogiko indartsua dauka eta zarataren mundua didaktikoki ikasi eta ulertzeko aukera ematen du. 

Argi indarrera konektatu, urrutiko mandoaren botoi berdea sakatu eta martxan jarriko dugu. Neurgailua, berehala, inguruan sortzen eta jasaten den zarata dezibeletan (dBA) neurtzen hasten da. Zarata maila edo dBA-en arabera, LED argiak gora eta behera mugitzen dira. LED argien koloreak semaforoaren koloreak  bezalakoak dira, hau da, zenbat eta zarata handiangoa, argi berdetik orira eta oritik gorrira pasatzen da.

NOISENSE neurgailua sonografo bat da. Alde batetik LED pantailan azaltzen den harridura ikur baten bidez bisualki eta bestalde, 9 hizkuntza desberdinetan mikrofonotik esaten duen “isilik mesedez”  mezuaren bitartez, beharko lukeena baino zarata maila handiagoa dagoela jakin arazten digu. Helburua gune akustikoki osasuntsu bat lortzea da. Neurgailuak ematen digun mezuak altuegi hitz egiten ari garela jakin arazten digu eta akustikoki kutsatzen edo besteak gogaitzen egon gaitezkeela baita ere.

NOISENSE neurgailuaren urrutiko mandoarekin, momentu, toki edo edozein jarduera aurrera eramateko erabakitzen den gehienezko zarata maila programatu daiteke. Kontuan hartu gehienezko zarata maila desberdina izango dela irakurketa ordu batean, jangelan, edo talde lana egin behar den unean adibidez.

Pantailan bertan, gehienezko zarata maila zenbat aldiz pasatu denaren zenbatzailea ikus dezakegu, eta datu baliokidea edo batezbestekoa baita ere.

Jarduerak:

  • Inguruan eta eguneroko zarata maila ezagutu bai momentu, toki edota egoera desberdinetan. Honela zaratak osasunaren gain dakarren eraginak ikas ditzakegu, Legeak dioena, Munduko Osasun Erakundeak gaueko zarataren eraginei buruz dioena, Europako Ingurumen Agentziak dioena, Udaletxetako legediak dioena, etabar. Zarataren izaera fisikoa eta matematikoa ikasteko bide bat izan daiteke: Hertzioak, dezibelak, soinua, erreberberazioa, grafiko linealak eta exponentzialak; zarata bizikidetza, etika eta errespetuaren ikuspuntutik aztertu; etabar.

  • Gehienezko zarata zenbat aldiz pasatu dugunaren zenbatzailea jeisteko jarduera plan bat aurrera eraman. Zenbatzailea gutxitzen doan heinean helburua lortu eta isilagoak izaten ohitzen ari garelaren seinale izango da.

    Helburua ikaslea zarataren eraginen jakitun izatea da, zarata maila jeisteak ze onura dakarren, eta lasaitasuna eta errespetuaren ondorio positiboak bizi. Ikaslea bera beharko luke izan plan estrategikoaren eragile eta erabakitzaile. Helburuak eta jarduerak bere esku utzi, beti ere irakaslearen laguntzarekin.

    Emaitza: Ikasle eta irakaslearen errendimendua hobetu, eta ikastetxearen efizientzia baita ere. Ikastetxe isilagoak. Soinu Kutsadurarekiko kontzientziazioa. 

    NOISENSE-a inbertsio pedagogiko bat da, eta Osasunarentza Aktibo bat.

Tags:
No Comments

Post A Comment