ORDENANTZAK ETA ARAUDIA: GURE ESKUBIDEAK

ORDENANTZAK ETA ARAUDIA: GURE ESKUBIDEAK

Soinu kutsadura jasaten baduzu, bizi duzun zarata mailari buruzko informazioa edukitzea garrantzitsua da. Botereduna, beti, informazioduna da ;D.

Zaratak gure osasuna eta atsedena kaltetzen ditu, eta arazo psikologikoak sortzen ditu. Kontrolpetik ihes egiten zaigun zaratarekin bizitzearen ondorioetako batzuk, ezin lasaitu edo lanean kontzentrazio faltak dira. Zarataren eraginak argiak eta jakinak dira.

Gure asmoa ez da intolerantzia sustatzea. Noizbehinka denok sortzen dugu zarata, jaietan adibidez, eta umetxoen garrasiak ez dira beti gogaikarriak, bizitza iturriak baitira baita ere.

Esentzia naturalari begiratzen badiogu, zarata arrisku baten aurrean gaudenaren abisua da. Zaratak babestu egiten gaitu: Berebilak martxan, garabiaren lanak, zuhaitzak erortzen, sumendia gorri bizian, uholdeak eta uraren indarraren zarata, eta abar.

Baina gatozen harira: ¿Zein zarata neurri zaigu kaltegarri osasunean? ¿Erreklamazioa egin behar badugu zeintzuk dira dezibel mugak? Herriko Ordenantzatan dago gakoa. Herriko zarataren Ordenantza Europatik datorkigun araudiaren itzulpena da, gure araudira egokitua. Dezibel maila hauek gure osasuna babeste dute. Herriko zarataren Ordenantzek egunez, gauez eta arratsaldez pairatu dezakegun zarata maila argitzen digute.

213/2012 DEKRETUA, urriaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzkoa. Eta begiratu ezazu zure herriko Ordenantzak dioena, baita ere.

Beraz, – zer egin dezakegu zein zarata neurrirekin bizi garen jakin nahi badugu?, 365 egun, 24 ordutan zarata neurtu, eta datu errealak eskuratu, Ordenantzatara jo, bertako araudiaren mugak aztertu, eta gero…, norberak erabakiko du. Mugetatik gora bagaude, zarataren iturriari dagozkion neurriak hartu behar dira. NOISMART Metodoak bizi duzun zarata mailari buruzko informazioa emango dizu.

Udaletxearen esku dago zarata kontrolatu eta kudeatzeko eskumena. Beraz, gure eskubideak urratzen ari bazaizkigu Udaletxearengana jo behar dugu.

NOISENSEak ematen digun txostenarekin zarata gehiago atera dezakegu!, bidezkoa bada behintzat. Komenigarrena lehenengo zarataren iturriarengana jo eta arduradunarekin hitz egitea da, elkarbizitza sustatzeko, hortin aurrera norberak erabakitzen du. Norberaren askatasunaren muga, bestearen askatasunaren muga baita.

Zatoz guregana laguntza behar baduzu. Guk, zarata neurtuko dizugu, eta behar izanez gero salatu ezazu.

Gurekin harremanetan jarri eta doako aholkularitza jasoko duzu.

Ez dago iruzkinik

Iruzkin bat idatzi