SOINU KUTSADURA MURRIZTEKO BEHARREZKOAK DIREN 6 URRATSAK

SOINU KUTSADURA MURRIZTEKO BEHARREZKOAK DIREN 6 URRATSAK

ZARATA EUROPAN GEHIEN HANDITZEN  ARI DEN KUTSADURA DA. MOE-aren (Munduko Osasun Erakundea) ARABERA, 55-60 BAINO  db(A) GEHIAGOREKIN BIZITZEAK OSASUNEAN KALTEAK SORTZEN DITU. ERREPIDEAK SORTZEN DUEN ZARATA, AIRE KUTSADURAREN ATZETIK, KALTE HANDIENAK SORTZEN DITUENA DA.

 

Ingurugiroaren Europar Agentziak dioenez, 100 milioi biztanle baino gehiagok osasunean zaratak sortzen dituen kalteekin bizi dira.

Arartekoek jasotzen dituzten kexa gehienak zaratari lotuta daude.

Legez, Udaletxearen esku dago zarataren kudeaketa. Beraien esku dago zarata murrizteko neurriak ezartzea. Hala ere, eta lana guztiena delako, hemen soinu kutsadura murrizteko beste zenbait urrats.

      1.     JARRAIPENA ETA EMAITZA. MONITORIZAZIOA.

Diagnostiko bat behar dugu. Derrigorrezkoa dugu, beraz, zarata monitorizatzea. Jasotzen ditugun datuak Big Data moduan aztertu behar dira. Honela soinu kutsaduraren maila  jakingo dugu. Ezagutza beharrezkoa dugu neurriak hartzen hasteko. Momentu eta toki bakoitzean estrategia egokiak garatu ahal izateko. Helburua hiriak Smart City batean bilakatzea da.

      2.    SENTSIBILIZAZIOA ETA HEZKUNTZA:

Garrantzitsua da egunero soinu kutsadurak sortzen dituen kalte eta ondorioak zeintzuk diren irakastea. Epe luzera onurak eta aldaketa sakona sortzeko hezkuntza landu behar dugu, hemen sortzen baita benetako ohitura aldaketa, eta gizarte zaratatsu batetik gizarte isilago batean bilakatzera.

Gizarte guztira iristeko, beharrezkoa da sentsibilizazio kanpainak aurrera eramatea. Apirileko azkeneko asteazkenean Nazioarteko zarataren kontzientziazioaren eguna da. Egun honi bere garrantzia eman behar zaio, publizitatea egin. Gizarteak goitik benetako lana egiten ari dela ikusi behar du, eta helburua soinu kutsadurarengandik babestea dela. Egiten ari den lana egiazkoa eta konpromezuz beteta dagoela.

      3.   INPLIKATU ETA ADOSTU:

Herriaren  ahalduntzea eta herriaren zientzia  – pertsonek jasotzen duten informazioaren  pilaketa – eta teknologia berritzailearekin, datu pilaketa egiteko APPak adibidez, azterketaren emaitzari balorea gehitzen dioten. Honela erabakiak hartzea objektiboagoa da.

Pertsonek zarataren arloan existitzen diren legeak  jakin behar dituzte. Elkarbizitza arauak, osasungarritasuna, eta abar. Arauak ez betetzearen ondorioak jakin behar ditu. Elkarbizitza positiboa sustatu, etorkizunean arazoak gutxiago egon dadin.

    4.    EGOKITZAPEN AKUSTIKOA:

Espazio akustiko osasuntsuak sustatu. Espazio hauek naturaren ezaugarriak eduki behar dituzte. Erreberberazioa jaistea da helburua, honetarako material xurgatzaileak erabili behar dira, espazio akustikoa lortzeko.

    5.    EBALUATU ETA HOBETU:

Plangintzaren jarraipena egin behar da. Jarduera hauek lorpen txikietara egokitu eta plangintza bera zuzendu etengabeki egokitu. Amaieran beharrezkoa da atzera begiratu eta ikasi, gaizki egin duguna aztertu, etorkizunera begira plangintza hobetzeko .

   6.   ERREPLIKATU eta ADIBIDE IZAN:

Zarata murrizteak lan ikaragarria eskatzen du. Lan metodikoa. Irmotasuna, temati izatea eta konstantzia ezinbestekoak dira ohitura aldaketa lortzeko. Sakoneko aldaketa lortzeko. Prozesuak sortu, zaindu eta landu eta  prozesu , lanak eta emaitzek behar bezala komunikatzen baditugu, adibide bat izan gaitezke, eta gainera inguruko herrialde, hiri eta herriek gure lana jarraitu.

No hay comentarios

Publica un Comentario